Proiektu honek ekarriko dituen eraginen artean, zelaien atzeko aldean kokatutako oinezkoentzako bidearen itxiera dago; lana inguratuko duen ordezko bidea egokituko da horretarako.
Halaber, zelai berria instalatuko den eremuan zuhaitz multzo bat dagoenez, Abusuko Zumadi bideko igoeran eta Iturrigorriko San Antonio parkean kokatutako berdegunera eramango dira. Zuhaitz guztiak berriz landatuko dira, Acacia Melanoxylon espezie inbasoreko zazpi izan ezik (Australiar Aromoa).
1.168 jokalari eta 4 klub
Proiektu honekin, Bilboko Udalak "Mallonako kirol instalakuntzak osotzen ditu eta futbol zelaia erabiltzen duten 1.168 jokalariei, beren beharretara egokitutako instalakuntzak eskaintzeko konpromisoa" betetzen du horrela.
Egun, instalakuntza hauek hiri osoko jokalari kopuru handiena biltzen dute, Santutxu, Begoña, Danok Bat eta Solokoetxeko lau klubek bertan entrenatzen dute, federatutako 21 talde eta eskolarteko beste 36, Futbol 11 eta futbol 7ko bi zelaiak urian gehien erabiltzen diren futbol-azpiegitura dira.
Bilboko Udalak "futbola praktikatzeko ikur" bihurtu nahi izan du Mallona, eta azken hamarkadan, Bilbao Kirolakek bitartez, zenbait lan burutu ditu, besteak beste, zelaietako belar artifiziala berriztatzea, aldageletarako eraikin berria egitea, argiteria eta harmailak hobetzea edota ta beharrezkoak diren konponketa eta birjartze lanak egitea.