Bertan, 3.500 auzotar inguru dira eskailera artean bizi direnak. Mugikortasun arazoak dituzten auzotarrek batik bat "babes falta handia" sentitzen dute edozein jarduera egiteko etxetik irten behar dutenean.
Hori salatzeko, bi deialdi egin dituzte: bata goizean, eta bestea, arratsaldean. Goizeko deialdia 12:00etan izango da, arratsaldekoa, berriz, 19:00etan. Biak ibilbide berdina edukiko dute, Unamuno Plazatik Guzman etxealdeko eskailetaraino.
Aspaldiko eskakizuna
Mallonako auzotarrak aspalditik dabiltzate aldarrikapen hauekin. Jose Luis Sabas Obra eta Zerbitzuetako zinegotzia zenean ahaleginean aritu ziren eta aldarrikapen horiekin jarraitzen dute. Azkenengo elkarretaratzea maiatzan izan zen, eta gaur, Begoñako Ama Birjinaren eguna dela eta, aldarrikapenekin jarraituko dute.
Auzotarrek nahi dituzten ideian artean honak hauek ditugu, Prim kaleko igogailua luzatzea Santo Domingo de Guzman etxaldera arte, Dolaretxetik, eta hortik Gurutze auzora eramatea, edota Esperantza frontoiaren paretik pasarela bat eraikitzea Mallonako galtzadetara arte.
[2017-05-03] Mallonako galtzadetan irisgarritasuna hobetzeko neurriak eskatu dituzte