Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoak argi berdea eman dio gaur hobekuntza lan horren lizitazioari. Lanaren oinarrizko aurrekontua 456.000 eurokoa da, eta egiteko epealdia zazpi hilabetekoa.
Gaur egun, Zurbaranbarriko geltokiak, kalea mezzaninarekin lotzen duten bi igogailu ditu Lezamako Trenbide Zaharra kaleko sarbidean. Igogailuek 24 pertsonarentzako lekua dute, eta 53,85 metro egiten dituzte; beste bi igogailuk ataria nasarekin lotzen dute, eta bakoitzak zortzi pertsona eraman ditzake.
Zumaia kaleko sarbidea irisgarria da mezzaninaraino, dagoen malda aldaketa igarobide errodagarrien bitartez gainditzen baita. Hala ere, gaur egun, mezzanina-ataria loturak ez du igogailurik, eta mugikortasun urria duten pertsonek edo taldeek zaila dute tarte hori egitea.
Hori dela eta, Zurbaranbarriko geltokia guztiz irisgarria egiteko xedez, eta gizartean dagoen eskariari erantzunez, datozen hilabeteetan, mezzanina nasa bakoitzarekin lotuko duten bi igogailu instalatuko dira.
456.000 euroko oinarrizko aurrekontu osoa duten lanen barruan bi igogailu instalatuko dira, eta baita mugikortasun urriko pertsonentzako bi makina baliogabetzaile ere. Makina horiek 3. lineako geltoki honetako nasan bertan instalatu beharko dira.