Oinezkoen zirkulazioa hobetuko dute Zabalbide kalean

uriola.eus 2019ko urt. 15a, 10:03

Zabalbide kalean hobetu egingo da oinezkoen zirkulazioa, eta galtzada ere bai 106 eta 112 zenbakien artean, Begoñako auzoan.

Kale-tarte hori ere eraldatu egingo da. Gaur egun, Zabalbide kalea, Begoñan, 106 eta 112 zenbakien artean, espaloi bakar batek –zenbaki bakoitiko atarien aldetik doa– eta bi norabideko galtzada batek osatzen dute, norabide bakoitzean errail bana daukana.

Tarte hori hobetuz, berrurbanizatu egingo da eremu hori guztia, zabalagotu egingo dira espaloiak, 4 metrora arte atari bakoitien aldetik, eta galtzada ere bai, beste aldetik, bi zirkulazio-norabideak atxikitzeko. Oinezkoentzako pasabideak irisgarriagoak izango dira, beheraguneak ezarriko baitira, eta itsuek oinez antzemateko baldosak ere bai, eta berritu egingo dira udal-zerbitzuak. Zolatu egingo da Ave María ikastetxerako sarbidea eta Santa Maria Artagan Egoitzarako sarbidea, eta egokitu egingo da oraingo oinezkoentzako pasabidea indarrean den irisgarritasun-araudiaren arabera.

Jardun hori, beraz, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak iazko udan sinatutako hitzarmenari esker gauzatu ahal izango da; hitzarmen horretan, tarte horren jabetza eskualdatzen da, foru-errepide izatetik hiriko kale izatera igaroko baita. Obrak datozen egunotan lizitatuko dira. Bost hilabetean gauzatzeko izango dira, eta 850.000 euroko aurrekontua izango dute.