Goizean goizetik, egunero eskolara bidean doazen auzoko gaztetxo batzuekin topo egin eta buenos días irribarretsu batekin agurtu ditut. Harridura aurpegiz, erantzun ezinik geratu dira. Haietako baten aitarekin kafetxo bat hartzen dut sarritan betiko auzoko taberna batean. Buenos dias, cortao y solo por favor. Tabernariak haserre, euskaraz erantzun du! Euskaraldian zerbait ikasi bagenuen, elkarrizketa elebidunak zilegiak eta indartu beharrekoak direla eta beraz, ¿Cuánto es? horrekin nirekin zegoen gurasoak Julen, vale ya de vacilar ¿no? bota didanean nire ahobizi jarrera mantendu dut. Oye, ¿Por qué le has hablado a mi hija en castellano? ¡Vaya ejemplo! Onartu behar dut harritu nauela, baina egia da idatzi gabeko araua osorik bete dudala: umeei eta tabernariei lehenengo hitza beti gaztelaniaz.
Lanpostu berria dut eta bulegoan oraindik ez nau jende askok ezagutzen. Hola, buenos días esan eta orain denek dakite nor naizen. Gaztelania hutsez daude inprimaki guztiak, laneko intraneta, telefono bidezko arreta zerbitzua, bilera eta elkarrizketa denak, baina agur esan ordez adiós esan dudanean begirada zorrotzak sentitu ditut. Kalera irten eta udaltzaina isuna jartzen ikusi dut nire autoan. Arrapaladan joan natzaio: ¡No me pongas multa ha sido sólo un momento! ¡Me voy ya! Nahikoa da! Badakit euskaraz eh?- erantzun dit. Zer uste duzu? Gaztelaniaz hitz egitea okurritzen ere! (musu bat Arkaitz).
Whattsap taldeetan ere sutan jarri dira, ezin dut ulertu. Elkarrizketa gehienak gaztelaniaz izaten ditut baina badirudi mugikorrean euskaraz idatzi behar dela. Nire lagunek euskara inposatzen dute sare sozialetan, kalean ez bezela. Concentración a favor del derecho a decidir. Acude. Espainola ia ote naizen txiokatu du mezu pribatuan Xabik. Idatzi euskaraz mesedez! Denok ez baitakigu gaztelaniaz! Errespetu pixka bat! (Kuadrilako taldean). Denboraz estu, etxetik kanpo bazkaldu dut lankide batekin. Menua gaztelaniaz eta ingelesez bazuten galdetzea otu zait. Euskaraz zegoen, Bilboko estilora. Muy bueno todo! Eskerrik! Adiós.
Arratsaldean, hitzaldi bat entzutera joan naiz gimnasiotik pasa ostean. Ez duzue sinistuko baina gaurko Pilatex klasea gaztelaniaz izan da! Hitzaldian ohikoa den bezela, ongi etorria gaztelaniaz, gai nagusiak euskaraz eta galdera-erantzunak ere euskara hutsez. Agurrak gaztelaniaz. Tamalez, normalkuntzan badugu lana oraindik. Bitartean euskararen txoriak euskara bihotzetik ahora eramateko gomendatzen digu. Euskara gutxi batzuen eskura dagoen altxorra baita. Gaztelania ikasten izerdia eta diru piloa doakizuenoi, animo, herria zuekin! Bide batez, gaztelania irakasle bila ibili dira alfabetatze eskola batean, norbait ezagutzen baduzue, Pàsalo!
Bilbon gaztelaniaz bizitzen jarraitzeko belarriak prest eta ahoak bizi ditugu, eta instituzioen lana goraipatzea tokatzen da. Eskerrik asko, gure eskubideak defendatu eta babesten dituen Gaztelaniaren ordenantza berriagatik. Bilboko paisaia linguistikoan, denda zein tabernetako karteletan ingelesa gailentzen laguntzeagatik eta funtzio publikoan gaztelaniari behar duen tornuia emateagatik.
Etxera bidean, 10 urteko umeen saskibaloi entrenamenduan entrenatzailearen aginduak gaztelaniaz direla entzuteak poztu nau, ezin gara kexatu. Gainera, eskerrak alkate euskalduna dugun eta behintzat buenos dias, hola, gracias edo adiós esateko esfortzua egiten ari dela.
Bilbon gaztelania hiztun izatea zein nekeza den konturatuko da irakurlea, ariketa hau egiteko kapaza baldin bada.