Bilbon euskaraz? zertarako?

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Bilbon euskaraz? zertarako?

Amets apokaliptiko bat izan dut eta aztoratuta esnatu naiz. Lutxo Egiak eginiko performancearen kopia kutre bat egiten saiatu naiz, esperimentu sozialaren kategoriara ere heltzen ez dena. Esnatu naizen ordutik loak hartu arte, Bilbo euskaldunean gaztelania hutsez aritu naiz egun osoan zehar! Harro! Sekulako balentria!