CUENTA ATRÁS atzezlana egongo da maiatzaren 8an 19:00etan Begoña Udaltegian.
Ertzaintzaren Operazio Berezien taldea ume baten desagerpen bitxia ikertzen ari da. Ez dago susmagarririk, ez zantzurik, ez eragingarririk, ez aldarrikapenik, ez erreskate-eskaerarik ere. Halako batean, bahitzaileak web-helbide bat argitaratuko du, umea erakusten duela, eta 30 minutuko tartea
ezarriko du kasua konpontzeko. Atzerako kontaketa dramatikoak ertzainen eta gertaeren berri zuzena daukan amaren etsipena sorraraziko du… Amaiera ere halabeharrezkoa izango da.