Inazio Arregi (TOKIKOMeko zuzendaria)
2014 ots 26
Bilbo
1
Uriola, uholdea, bat bateko ur etorri handia omen da. Gaur iristen da Bilbora. Euskal hiztun gehien dituen munduko hiriburura. Munduko gehien ez balitz ez litzateke Bilbo. Uriolak baina iragankorrak izaten dira, indar handiz etorri eta poliki-poliki desagertzen dira. Ez nuke nahi izenak eta esanahiak bat egitea euskarazko hedabide berri honen historian. Hobe uriola baino gureagoa den euri-lanbro edo zirimiri ater gabe eta oro bustitzaile bat bihurtuko balitz munduko hiri euskalduneneko euskaldun guztiak blaituz.