Gertakariaren aurrean, San Frantzisko, Zabala eta Bilbo Zaharrako taldeen koordinakundeak "tratu txarrez gain poliziaren mendekua" pairatzen ari direla salatu dute.
Polizia jarduna oztopatzea, irainak, publizitatedun irainak eta irudien zabalkudea arguditatuta, azken bi aste hauetan Ertzaintza dozenaka bizilagunen etxebizitzetara hurbildu dela adierazi du ohar baten bidez koordinakundeak, "balkoietara ateratzeagatik eta pertsona guztien giza eskubideak defendatzeagatik" isunak jaso dituztela argitu du. Egoera kontuan hartuta, bai atzoko polizia sarekadak baita azken asteotako etxebizitzetan eman diren egoerak "herritarrak beldurtzeko politikari" erantzuten dioten jardunak baino ez direla azpimaratu dute bereziki "publiko egin diren salaketen aurrean mendekatzeko politikari".
Honen aurrean, Eusko Jaurlaritzako segurtasun sailburuari baita Bilboko Udaleko Segurtasun Zinegotziari egoera ikertzeko eskatu diote, batetik berriro gerta ez dadin, eta bestetik, beharrezkoa balitz prebentzio- eta zehapen-neurriak ezarri ditzan.