Munduko Arrozak herri ekimena larunbat honetan ospatuko dute

Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako taldeen koordinakundeak urteroko herri ekimena etxetik ospatzeko gonbitea luzatu die auzokideei. 

Muduko Arrozak ekimenaren 17.edizioa etxetik ospatzeko deialdia zabaldu du Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako taldeen koordinakundeak segurtasun neurriak bermatze aldera. 

Horrela, kulturartekotasuna eta parte hartzea helburu dituen herri ekimenean parte hartzeko, ekainaren 6an, larunbata, prestatutako arrozaren argazkia sare sozialetara igotzeko gonbitea luzatu die koordinakundeak auzokideei #mundukoarrozak traola erabiliz.