Manifestazioa deitu dute Bilbo Zaharrean arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako egunean

uriola.eus 2021ko mar. 16a, 11:42

Martxoaren 21ean, eguerdiko 12:00etan Mariaren Bihotza plazatik abiatuko da SOS Arrazakeria Bizkaiak deitutako manifestazioa.

"Martxoaren 21eko manifestazioan aktiboki parte hartzera gonbidatzen zaitugunean, arrazakeriari buruz hausnartzera eta horri aurre egitera ere gonbidatzen zaitugu. Bilboko kaleak betetzera gonbidatzen zaitugu, zure haserrea erakuts dezazun eta pertsona guztientzat etxebizitza duina izateko eta bizitzeko eskubidea defenda dezazun, diskriminaziorik eta arrazismorik gabe" azaldu du SOS Arrazakeriak.