2021/07/22 18:30

Topaketa

Bilboko Gazte Koordinadora Sozialistak bi ekimen antolatuko ditu bihar La Najan

Bilboko Gazte Koordinadora Sozialistak bi ekimen antolatuko ditu bihar La Najan
La Naja, Bilbo Zaharra

Uztailaren 22an, ostegunean, 'Gazteon udako bizimodu proletarioa borrokatu' lelopean bi ekimen antolatu ditu Bilboko GKSk La Najan. 

Gazte langileek pairatzen duten udako egoera hizpide, 18:30ean gazte ezberdinen esperientziekin solasaldia egingo dute. Horren ostean, 19:30ean aholkularitzarako tartea izango da. Hortaz, lan munduko "gehiegikerien" aurrean defendatzeko gomendioak eskainiko dituzte.