Ibon Landa artista gazteiztarraren Trintxie izenburudun erakusketa ikusgai izango da ANTI Liburudendan (Maiatzaren Biko kalean), otsailaren 23an hasi eta apirilaren 2ra arte.
Inaugurazioa 19:45ean izango da.
Jarraian, Landak erakusketaren harira osatutako testua:
Paper folio bat zazpi aldiz baino gehiagotan tolestea ezinezkoa dela esan ohi da. Zazpi alditan tolesten probatu dut eta paper gogor bat lortu dut. Hainbat paper geruzaz osatutako elementu bat da orain.
Arotzak egur betaren norabidea kontuan hartuz egiten du lan. Hau da, egurra geruzaz geruza osatutako elementua dela ulertzen du. Arotzak egurra tresna-kolpez lantzen du eta horretarako, trintxa, gubia eta zurmailua erabiltzen du.
Paper tolestuan zein egurrean geruza metatuak daude eta honenbestez geruzak moztu baino perforatu egin behar dira.
Anti Liburudendaren ordutegia honako hau da:
- Astelehenetik ostiralera, goizez 10:30-14:00 eta arratsaldez 16:30-20:00
- Larunbatetan, goizez bakarrik: 10:30-14:00