Gazte Prekarizatuen Eragin Asanbladak antolatutako hitzaldi zikloaren baitan, gaur arratsaldean San Frantzisko auzoko Sarean espazioan (Mariaren Bihotza plazan) gazte migranteen prekarizazioa jorratuko dute.
18:30ean hasita, Eragineko kideak eta Erregularizazioa Orain! plataformako Ermidio Figueiredo arituko dira hizlari gisa.
Datorren asterako beste hitzordu bat ere antolatu dute. Astelehenean izango da, 19:00etan Erronda kaleko Zirika! gunean, Gazte prekarizazioa eta osasun mentala izenburupean.