Etxebizitzak defendatzen, klase kontzientzia hedatzen, herri boterea ereiten eta borrokan bi urte daramatela ospatuko du AZET Etxebizitza Sindikatuak asteburu honetan. Ekainaren 17ko 19:00etan hasi eta 18ko 21:30ean amaituko da urteurrena.
Santiago Plazan izango dira ostiraleko bi ekitaldiak eta 19:00etan izango da lehen ekintza. Jule Goikoetxea eta Ekaitza Cancelarekin batera, mahai-ingurua egingo da: "Bilbo eskaparate-hiria: hiri kapitalistaren eraikuntza eta erresistentziak". Horren ostean gaua girotzeko kalejira musikatua egingo du sindikatuak 21:00etatik aurrera Alde Zaharretik.
Larunbata ekintzaz beterik egongo da eta 11:00etatik 13:00etara "Bilbo zaharra, un barrio en movimiento" bisita historikoa eskainiko du Bilbo Zaharreko memoria taldeak. Izena emateko bzmemoria@gmail.com helbidera izena eta telefonoa bidali behar da. Bisitaren ostean bazkari herrikoia prestatuko dute AZET-eko kideek Bilbiko plazan. Mehatzari, Xake eta Jade tabernetan erosi daitezke tiketak 8€-tan eta murriztua 3€-gatik. Postrea bingo musikatuarekin girotuko da.
Arratsaldez musika jarraituko du. Acido Folklorico taldeak dantzan jarriko ditu bertaratutakoak "elkarrekin dantzatzen duen herriak ez baita inoiz hilko", AZET-ek aipatu duen moduan. Horren ostean ekitaldia politikoa prestatu dute 21:15etan eta azkenik egitarauarekin amaitzeko Dj Fabulos arituko da reggae, dancehall eta afrobeat soinuekin.