2022/09/24 19:00

Ekitaldia

Elkartasun eguna: Ayotzinapako krimenaren 8. urtemuga

Elkartasun eguna: Ayotzinapako krimenaren 8. urtemuga
Bilbo Zaharra, Bilbo

Ayotzinapako krimenaren 8. urtemugaren harira, ekimena antolatu dute irailaren 24rako, larunbata. 19:00etan izango da, Bilbo Zaharreko plazan. Jarraian, antolatzaileen testua:

"2014ko irailaren 26an Mexikoko Guerrero estatuan, polizia eta ejerzitoak, narkoaren laguntza baliatuz, ikasle nekazari talde bat bortizki eraso zuten. Honen ondorioz, 6 pertsona hil, 25 zauritu, eta 43 gazte desagertu ziren. Euren delitu bakarra, eurentzat eta euren komunitateentzat bizitza duin baten alde borrokatzeko, herri hezitzaile bihurtu nahi izatea izan zen.

Orain estatu krimen honen 8. urtemuga betetzen denean, Ayotzinaparekin plataforman biltzen garen  kolektibo eta pertsona desberdinok, Mexikotik heltzen zaigun elkartasun deiari erantzuteko asmoz, hurrengo irailaren 24an antolatutako ekimenetara hurbiltzeko deia luzatzen dizuegu:

Larunbata 24an, arratsaldeko 7etan, Bilbo Zaharreko plazanelkarretaratze bat egingo dugu, eta performance bat, musika, takoak eta mexikoko jaki desberdinak eskainiko dira. Ateratako dirua 43 ikasleen familiei bidaliko zaie".