2022/09/29 18:00

Hitzaldia

Artelana bere testuinguruan: 'Bizitzaren neurria. Un año de festivales'

Artelana bere testuinguruan: 'Bizitzaren neurria. Un año de festivales'
Berreginen Museoa, Bilbo Zaharra

Berreginen Museoko “Artelana bere testuinguruan” zikloaren ikasturte berria hasteko, Bizitzaren Neurria. Un Año de Festivales aldi baterako erakusketa berriaren ezaugarriak ezagutaraziko dira irailaren 29rako antolatu duten hitzaldian. 18:00etan izango da, eta Erakusketaren komisario Itziar Martijak emango du.

Bilboko Berreginen Museoak 2022-2023 eskola-ikasturteari ekingo dio, bere jarduera ezagunenetako batekin, “Artelana bere testuinguruan” zikloarekin, alegia. Ekimen horren bitartez, Itziar Martija teknikariaren eskutik, Museoko bildumako edo erakundean egiten diren aldi baterako erakusketetako hainbat pieza ezagutarazten dira, hurbiletik. Oraingoan, Bizitzaren Neurria. Un año de festivales aldi baterako erakusketa berriarekin lotutako hainbat gai landuko dira. Hain zuzen, erakusketa urrian irekiko du Museoak, eta Atenasko antzinako jai-egutegiari buruzkoa izango da.