Gau Irekia kultur ekitaldian parte hartzeko deialdia urriaren 28ra arte dago irekita

uriola.eus 2022ko urr. 4a, 17:08

Gau Irekiaren 2019ko edizioa

XI. edizioa abenduaren 17an egingo da San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako auzoetan. Pertsona, kolektiboak zein guneak parte hartu ahal dute. Antolatzaileak, Sarean Elkarteak, proposamen guztien artean hautaketa bat egingo du.

San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala auzoetako kultur eta gizarte ekimenak ikusarazi eta nabarmentzen dituen kultur ekitaldiak abenduaren 17an egingo du bere XI. edizioa. Auzo garaietako jaialdi honetan, deialdi ireki baten bidez, dizsiplina anitzeko aktibitateak programatzen dira espazio anitzetan:  kultur eta arte guneak, dendak, elkarteen egoitzak, kalea... Deialdia urriaren 3tik 28ra egongo da irekita. 

Sarean elkarteak antolatzen duen proiektu aipagarriena da eta hiritarren parte hartzeaz elikatzen da. Aurten egungo beharretara egokitutako edizio bat prestatu dute eta lehentasuna izango dute hain zuzen ere, testuinguruaren beharrei erantzuten dietenei. Era berean, auzo horietako artistek, bizilagunek eta gizarte eta kultura eragileek bultzatuko jarduerek indar handiagoa izango dute. Hala ere, edozein pertsona, kolektibo edo gune parte hartu ahalko du. Aktibitateak doakoak eta parte-hartze librekoak izango dira aforoa kontuan hartuz. 

Parte hartzea bi eratan egin ahal denez izena emateko bi prozedura daude. Jarduera proposatzeko, horren nondik norakoak eta parte hartzaileen esperientzia azaltzen dituen txosten laburra bidali behar da, PDF formatuan gauirekia@sarean.info helbidera. Urriaren 28a baino lehen informazio osoa inprimaki baten bidez bidali behar da eta horrekin batera jarduera antolatuko den lekua zehaztu edo bat behar duzula adierazi.

Bigarren aukera da, espazio bat aurkeztea haien lana aurkezteko lekua ez dutenei uzteko. Kasu horretan ere, inprimaki bat bete beharko da urriaren 28aren aurretik. 

Hautatua izateko irizpideak

Sarean elkarteak errekurtso mugatuak dituenez hautaketa bat egingo du jasotako eskaera guztien artea. Gau Irekia 2022 ekitaldiaren ezaugarriekiko lotura izatea kontuan hartuko da, aktibitatearen sormen eta kalitatea, teknikoki bideragarria izatea, pertsona-kolektibo eta guneen arteko lotura beraien kabuz sortzea eta proportzionaltasuna egotea aurkeztutako aktibitatea eta eskatutako finantzaketaren artean. Aukeraketa egiterakoan elkartea izena emandako guztiekin jarriko da harremanetan. 

Elkarteak argiztapena, proiektorea edo soinu anplifikazioa utzi dezake parte hartzaileen esku aktibitateak aurrera egiteko. Horrez gain, beharrezko baimenak eskatuko lirateke eta parte hartzaileek 300€ eskatu ditzakete aktibitate bakoitzeko.

Ekitaldiaren helburu nagusiak

Urtez urte, Gau Irekia balore, ideia eta helburu batzuk mantentzen saiatzen da eta egunean bertan aurkezten diren lanak horietara atxikita egoten dira.

Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan dagoen gizarte eta kultura aktibitatea erakutsi eta indarrean jartzea, bertoko artista eta agente ugariren lana sustatzea, artista zein eragile ezberdinen arteko erlazioa eta elkarlana bultzatzea, auzokideak barneratzea jardunaldiaren diseinuan, beraien proposamenen bitartez eta kultura eta adin ezberdina dutenen arteko topaketak bultzatzea dira bilatzen dituzten helburuak.