Gau Irekia kultur jaialdi parte-hartzailea egingo da larunbatean

uriola.eus 2022ko abe. 12a, 17:05

Sarean Kultur Elkartearen antolakuntzarekin, abenduaren 17an San Frantziskoko, Bilbo Zaharreko eta Zabalako kultur jaialdi parte-hartzailearen XI. jaialdia ospatuko da. 60 proposamen egongo dira 47 espaziotan egun osoan zehar. 

Bilbo Zaharra tokiko artisten lanez blaituko da abenduaren 17an. Egun osoan zehar, Bilboko Auzo Garaietako aberastasun kulturala ospatuko da. Modu kolektiboan eratutako programa edukiko du egunak, eragile sozial eta kulturalen parte-hartzeari esker. 10:00etan hasi eta 24:00etan amaituko da DJ batekin. Egun osoko edo goiz osoko programazioa edukiko du egunak eta tartekako proposamenak.

Lankidetza eta aldarrikapena sustatu nahi duen jaialdia da; tokiko bizitza kulturalaren parte-hartze aktiboa bultzatu nahi du. Auzotarrei, artistei, elkarteei eta erakundeei nahi duten auzoak elkarrekin eraikitzeko gonbidapena egiten die Sarean Kultur Elkarteak. Hori lortzeko, kaleak eta espazioak artez eta kulturaz betetzen dira. 

Pieza eszenikoak, kontzertuak, ekintza performatibo ibiltariak, musika modu ezohikoan esploratu eta jotzeko tresna arraroen liburutegi bat, antzinako gauzen denda batean dantza-esku-hartze bat, basoetan sartzera garamatzaten instalazio murgiltzaileak, txikientzako sukaldaritza sortzaile tailerrak, edo feminismoei, arrazismoaren aurkakotasunari edo panafrikanismoari buruzko mahai-inguru bat egongo dira besteak beste.

Egun osoan zehar, Barren erakusketa egongo da ikusgai. Olatz Arejita, Ane Ferrer, Lide Billelabeitia eta Argiñe Ceballos, arte Ederretako laugarren mailako ikasleek sortutakoa da. San Frantzisko 11n izango da. Bilbo Zaharra, San Frantzisko… auzoen meatzari jatorri historikoan oinarrituta. Horrekin batera Luzatu Gau Irekia 2022ko programan parte hartu duen Mapas para una noche silenciosa ikusi ahalko da. Saray Pérez Castillak Jose Iglesiasekin batera sortu du eta Mariaren Bihotza Plazan (2) ikusi ahalko da.

Goiz osoan zehar, The Ekolab, Lauzo eta Eduardo Loretoren La Bobina erakusketa egongo da Mariaren Bihotza Plazan, 4 (1) eta Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako merkatari eta enpresen elkarteak sortutako Rastro egongo dira. Azken hau Mariaren Bihotza Plazan (2) egongo da ikusgai. Eguna 10:00etan hasiko da bi tailer eta erakusketa batekin eta Iñaki Abásolo & Abracadáver DJekin amaituko da eguna. Musika egongo da egun osoan zehar leku ezberdinetan. Programazio osoa Gau Irekiaren webgunean kontsulta daiteke.