Gizonezko batek emakume bat hil du San Frantzisko kalean

uriola.eus 2022ko abe. 28a, 11:16

Larrialdi zerbitzuak goizeko 09:00ak aldera joan dira kale horretako taberna batera. Auzokideen arabera, bertako zerbitzaria zen hildakoa, eta hiltzailea, berriz, bere bikotekidea. Gizonak berak eman du abisua eta atxilo eraman du poliziak. Udalak genero indarkeriaren aurkako protokoloa aktibatu du.