Alemaniako Errepublika Demokratikoaren esperientziatik abiatuta, “Literatura y Censura” literatur topaketa aurrera eramango da hurrengo ostegunean 19:00etan.
Coca, Kazetaritzako doktore izateaz gain, Informazio Zientzietan, Politika Zientzietan eta Soziologian lizentziatua da. Bere ibilbide profesional guztia El Correorekin lotuta dago, eta Ekonomia, Herria eta Gizartea eta Kultura arloetan lan egin du. Dozena bat libururen egile edo egilekide izanik, Miguel de Unamuno entsegu saria irabazi zuen 2006an. Horretaz gain, kazetaritzako irakaslea da EHU-n eta El Correo-ko eta EHU-ko Kazetaritza Masterrean.
Zubiaurrek, bere aldetik, Psikologia eta Pianoa ikasi zituen eta Cernudaren poesiari buruzko tesi batekin doktoratu zen. Ondoren, Alemaniara joan zen, eta han, Tubingako Unibertsitatean, Espainiako Literaturako eskolak eman zituen (2002-2008), eta Municheko Cervantes Institutua zuzendu zuen (2008-2013). Hainbat saiakera eta artikulu idazteaz gain, W. B. Yeats, Shakespeare, Wieland, Stifter, Rilke, Ludwig Hohl eta garai bateko AEDren (Brigitte Reimann eta Irmtraud Morgner) bere itzulpenen artean nabarmentzen dira. 2014an, “Al otro lado del Muro. La RDA en sus escritores” antologia argitaratu eta itzuli zuen.
Ekitaldi honetarako sarrera doakoa izango da eta bertaratzeko aukera ez izatekotan, streaming bidez jarraitu ahalko da.