Amaitzear dugu Bilboko Alde Zaharreko zenbait tabernetan bertsolari gazteak biltzen dituen Bertso Erronda. Lau sailkapen saioak dagoeneko jokatuta, txapelketan parte hartutako hamasei bertsolarien artean zortzi izango ditugu final handian.
Bertso Errondako amaiera saioa martxoaren 30ean, ostegunean, izango dugu. Ordutegiari dagokionez, saio guztiek izandako hasierak errespetatuko dira. Beraz, 19:30etan hasiko da finala 7Katu gaztetxean eta, antolatzaileek adierazi dutenez, sarrera librea izango da.
Tradizioz beteriko saioa
Bertso Erronda Bilbo inguruko bertsolari eta bertsozale gazteek parte hartzeko 2017an sortutako jaialdia da. Tradizioari lotuta, kanporaketa saioak Adaxka, Errondabide, Zirika!, La villa eta Bira tabernetan ospatzen dira martxoan zehar; finala, ordea, Zazpi Katu gaztetxean
Palmaresa
Ordutik, lau izan dira antolatutako saioak eta 2 txapeldun bakarrik izan ditugu: Unai Mendiburu eta Urko Arregi. Aurten, aldiz, beste bertsolari gazte batek hartuko du txapeldunaren lekukoa.
Urtea | Txapelduna | Txapeldunordea |
---|---|---|
2017 | Unai Mendiburu | Malen Amenabar |
2018 | Urko Arregi | Jon Gurrutxaga |
2019 | Unai Mendiburu | Ander Anakabe |
2020 | ||
2021 | ||
2022 | Unai Mendiburu | Julene Iturbe |