AZET Etxebizitza Sindikatuak elkarretaratzea egin du, asteazkenean, Bilboko Udal Etxebizitzaren aurrean. Bertan, sindikatuak baieztatu du Alami eta bere familiak etxebizitza alternatiba bat izango dutela. Horrekin batera, etxegabetzea eta ‘Blackstone’ funts putrea salatzeko mobilizazioekin jarraituko dutela gaineratu dute.
Sindikatuak gaur jaso du alternatibaren berri. Izan ere, Alami eta bere familiak alternatiba izango zutelaren hitza bazuten ere, ezer ez zen ofizial. Horrenbestez, gaur adjudikazio departamentuarekin izandako bileran jaso dute horren baieztapena.
“Gaur, adjudikazio departamenduko arduradunak ziurtatu digu alternatiba bat dagoela (…) Oraindik ez daukagu detailerik, bihar sinatuko dugu kontratua”, azaldu du etxebizitza sindikatuak.
Horrekin batera, ekainaren 20an gauzatuko den etxegabetzera arte antolatutako ekintzak aurrera eramango dituztela gaineratu dute: “Nahiz eta bihar sinatu kontratua, mantenduko dugu astearteko deialdia, kaleratzea egongo delako”.
Aldi berean, auzoek bizi duten egoera azpimarratu dute, funts putreak salatuz: “Blackstone-ek birjabetuko du bloke oso bat. Badakigu putreak heltzen ari direla gure auzoetara, eta hori ere salatzen jarraituko dugu”.
📢 Alami eta bere familiak alternatiba bat izango dute, udalak egingo duen etxegabetzeari aurre egiteko
— Bilboko Uriola (@uriolaeus) June 14, 2023
🗣️ @AzTaldea: "Mantenduko dugu astearteko deialdia. Etxegabetzea eta funts putreak salatzen jarraituko dugu”.
👉 Irakurri albiste osoa, hemen: https://t.co/nCeWJ0xOZO pic.twitter.com/3GBZN2lXFV