Bidebarrieta Zientifikoa zikloaren hitzordu honetan, zientziaren ezagutzaren hedapena arlo akademikotik haratago eraman nahi da umorearen erabileraren bitartez. Bi hitzaldi egongo dira; “karakola eta barea”, Patxi Huarte Larraburu Berriako marrazkilariak eskainiko duena, eta “La ciencia hecha espectáculo”, Helena Gonzalez Buron Big Van Ciencia zientzia-dibulgazio taldearen sortzailearen eskutik.
UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Kulturguneak bultzatutako “Bilbao Zientzia Plaza” ekimenaren barruan kokatzen da ekitaldi hau, ezagutza zientifikoa transmititu, zientziaz hitz egin eta gozatzea helburu duen jaialdia. Jakintza zientifikoa helarazteko metodo tradizionalak alde batera utzita, zientzia txiste, bakarrizketa edota marrazki umoristiko bidez lantzeko gonbita egiten du hitzaldiak.
Bihar, hilak 20 izango da ekitaldia Alde Zaharreko Bidebarrieta Kulturgunean, 19:00etan, adin guztietako hiritarrentzat. Sarrera dohainik izango da eta bertaratu ezin denak online bidez jarraitzeko aukera izango du Bidebarrieta Kulturgunearen Youtubeko kanalaren bidez.