ZINEBI Bilboko dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 65. egingo da aurten, eta, jaialdia hasi aurretiko beroketa gisa, “Euskal zinema eta literatura” izeneko topaketa egingo da bihar, hilak 26, BIRA kulturgunean. Euskadin zinemaren eta literaturaren arteko loturaren ispilu izan nahi du hitzorduak, horretarako bi zinemagilez eta bi idazlez osatutako mahai-ingurua antolatu dute. Hauek izango dira gonbidatuak:
Tixa Agirre (Gasteiz, 1981) hainbat eleberriren idazlea, hala nola “Aterta arte itxaronaldi” (2015), “Amek ez dute” (2019) edo “Berriz, zentauro” (2022), eta ikus-entzunezko Komunikazioan doktorea eta EHU-ko irakaslea da baita ere.
Asier Altuna (Bergara,1969) zinemagilea da, “Aupa Etxebeste” (2005), “Bertsolari” (2011), “Amama” (2015) eta “Hondalea abismo marino” (2022) film luzeen zuzendaria, beste lan batzuen artean .
David Pérez Sañudo (Bilbo, 1987) gidoilari eta zuzendaria da, “Ane” (2020) filmagatik Gidoi Egokitu Onenaren Goya saria irabazi zuen eta hainbat film labur zuzendu ditu, haien artean “Agrio” (2023), aurtengo ZINEMI jaialdiaren edizioan parte hartuko duena.
Txani Rodriguez (Laudio, 1977) idazle eta kazetaria da, 2021eko Gaztelaniazko Literaturako Euskadi Sariaren irabazlea “Los últimos románticos” (2020) eleberriagatik, eta, lehenago “Si quieres, puedes quedarte aquí” (2016), “Agosto” (2013) edota “Lo que será de nosotros” (2012) eleberriak ere idatzi ditu, baita haur literatura, komiki zein bestelako kontakizunak ere.
Zinema eta literaturaren arteko zubia
Katixa Agirreren hitzetan, “azken bi hamarkadetan, euskarazko zinemaren gora egitearekin batera, handitu egin da pantailara iristen diren liburuen kopurua”, Imanol Rayok 2011n moldatu zuen Atxagaren “Bi anai” edota 2009an Jabi Elortegik zinemara egokitu zuen Anjel Lertxundiren “Zorion perfektua” (2002), esateko. Harreman horiek geroz eta estuagoak izango direla azaldu du Agirrek, egun sortze bidean daude Kirmen Uriberen “Elkarrekin esnatzeko ordua”, Txintxua Films eta Asier Altuna zinemare egokitzen ari direna, Txani Rodriguezen “Los últimos románticos” eleberriaren moldaketa David Pérez Sañudoren eta Marina Parésen gidoiarekin, “Azken erromantikoak” gidaritzapean,… Zerrenda luzea da eta luzeagoa ari da egiten urtez urte.
Zinema eta literaturaren arteko lotura sendoak aztergai izango dira bihar Bira Kultur Elkarteko “Euskal zinema eta literatura” mahai-inguruan, 19:30etatik aurrera, sarrera dohainik.