Datorren azaroaren 15ean eta 16an "Kortxoaren Dilema" ikuskizun berria estreinatuko da Bilboko Arriaga antzokian, 19:30ean.
Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreak Mireia Gabilondo zuzendariaren aginduen menpe jarri dira Patxo Telleriak berak idatzitako komedia politiko honetan, aktualitate handiko egungo istorio bat kontatzeko. Gainera, Fernando Bernues-ek sinatzen du eszenografiaren diseinua.