Azaroaren 16an, ostegunean, ospatuko da Gaztea Maketa Lehiaketaren final handia, Bilboko Sala BBK aretoan. Ikuskizuna 17:00etan hasiko da, lau finalisten zuzenekoekin.
Final handian, lau talde izango dira amaierako garaipena handiaren lehian: Enbata Lorade, Itzek Ganibet eta Zilibito Records. Bakoitzak bere estiloarekin, baina pasio berarekin.
Taldeak 20:00etatik aurrera izango dira oholtzan, Ainhoa Vitoriak aurkeztutako ekitaldian. Behin kontzertuak amaituta eta epaimahaiaren balorazioa jasota, Gazteako YouTube kanalaren eta webgunearen bitartez jakingo dugu irabazlearen izena.
GAZ Saria
Dagoeneko, irabazle bat badago lau talde horien artean. Izan ere, Enbata Lorade bakiotarrak izan dira aurtengo Maketa Lehiaketaren bozketa faseko garaileak, botoen % 23 eskuratuta.
Boskoteak hiru maketa aurkeztu ditu jada: “Marea”, “Zuzen” eta “Egurre”.
Ezagutu Maketa Lehiaketako finalistak!
— Gaztea (@gaztea) November 13, 2023
💥ENBATA LORADE💥
'Marea' abestia zuzenean jo digute, Bakioko Atxulo baserrian
👀👇🏼 #MaketaLehiaketahttps://t.co/5f7hl9blyR