Abenduaren 16an ospatuko da Sarean Kultur Elkarteak antolatutako ‘Gau Irekia’-ren hamabigarren edizioa. Kultur-jaialdia San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako hainbat gune, kale eta plazatan eramango da aurrera.
Auzo Garaietako “aberastasun kulturala” ospatzeko jardunaldia da honakoa, testuinguruko hainbat eragile sozial eta kulturalen parte-hartzearen bitartez sortutakoa. Horretan, aipatutako auzoetako kaleak eta espazioak artez eta kulturaz beteko dira arratsaldetik gauera arte.
Hamabigarren edizio honetan, gaua izango dugu protagonista. Programan 55 proposamen inguruk parte hartuko dute aurreikusitako 47 espaziotan zehar. Horien artean, dantzak, kontzertuak, ekintza perfomatiboak, etab. izango dira.