Badator Lautan3 antzerki-jaialdiaren seigarren edizioa

uriola.eus 2024ko urt. 17a, 17:05

Otsailaren lehen astean jakinaraziko du Euskaltzaindiak aurtengo edizioaren egitaraua.

Seigarren urtez itzuliko da bilbora Euskaltzaindiak antolatzen duen Lautan3 antzerki jaialdia. Aurten lehenengoz La Sinsorga kulturguneak ere hartuko du parte edizioko antzoki gisa, Bira, Cafe Bar Bilbao, 7Katu gaztetxea, Kaldarapeko eta Euskaltzaindiaren egoitzarekin batera, sei areto guztira.

Aurten otsailaren 8an, 15ean, 22an eta 29an ospatuko da, ostegunero. Euskaltzaindiak oraindik ez du plazaratu zeintzuk izango diren areto bakoitzean eskeiniko diren ikuskizunak, baina bai zortzi ekitaldi izango direla, ostegun bakoitzeko bi. Otsailaren lehen astean jakinaraziko du Euskaltzaindiak zein zortzi obra antzeztuko diren hilean zehar.

Euskal antzerkia sustatzen

Lautan3 antzerki-jaialdia duela sei urte sortu zen, Euskaltzaindiaren eskutik, euskerazko antzerkia bultzatu, antzerki taldeei plazak eskaini eta Bilboko Alde Zaharrean euskara eta euskal kultura sustatzeko. Lautan3 ekimenak, antzerki-jaialdiaz gain, antzerki sortzaileei laguntza du xede, urtero obra bati dirusari bat eman eta entzutea emanez; aurtengo kasuan, La Piel konpainiak jaso du saria, eta Lautan3 jaialdiaren VI. edizioan aurkeztuko dute.