Axel hotelaren irregulartasunak salatu ditu Ehgamek

uriola.eus 2024ko eka. 19a, 13:07

Argazkia: Ehgam-en agerraldia gaur goizean (Ehgam)

Plataforma sexo-disidenteak eta auzoko beste elkarte batzuek hotelaren irregulartasunak eta Udalaren LBGTI+ politika publikoak zalantzan jarri dituzte.

Ehgamek Mesedeetako kaiko 4. zenbakian eraiki berri den Axel hotelaren irregulartasunak  salatu dituzte gaur goizean. Adostutako dokumentuan hotelaren fatxadako hegalek 1,2 metroko luzeera dute, baina 2 metrokoak ditu eraikinak. horrez gain, Planak baimendutakoak baino solairu gehiago eraikitzea egotzi diote Axel hotelari, Udalaren baimenarekin hasiera batean onartutako baldintzak urratuta. Ehgamek aurkeztutako errekurtsoan irregulartasun hauek zuzendu eta eraikinaren obra-lizentzia ofizioz berrikusteko eskaera egin du, auzoko hainbat eragileren babesarekin.

Beste eragile eta plataforma hauekin batera, Ehgamek Axel hotelaren gisako proiektuek dagoeneko abian dagoen auzoen gentrifikazioa saiesten ez dutela salatu dute, “guztiz kontrakoa baizik”, eta halako hotelen eraikuntzak “turismo gay, zuri eta aberatsa soilik” erakartzen dutela, “auzorik prekarizatu eta zapalduenetariko batean gentrifikazioa bultzen duelako”. Hala, Bilboko Udalari 2019taz geroztik Axel hotel-kate hetero friendly-ari “alfonbra gorria” jartzea egotzi diote, orduko Bilbao Bizkaia Harro planaren bidez sustatutako Europride jardunaldietan hoteleko gerenteak “kapitalismo arrosa eredu arakastatsu gisa” saldu zuen hitzaldi batzuk eman zituela gogoratuta, bitartean hiriko LGBT+ kolektiboei “bizkarra ematen” zitzaien bitartean.

Proiektu hau Udalaren LGBT+ kolektiboen instrumentalizazioaren eredu gisa jarri du Ehgamek, “dirua egiteko” planak sustatzen baitira hiriko kolektibo sexo-disidenteen beharrei entzungor egiten dieten bitartean, “"Kapitalismo arrosa komunitatearen aurka doa. Euren politikaren oinarrian, gure bizitzekin negozioa egitea dago".