Etxebizitza Sindikatuak elkarretaratzera dei egin du San Frantziskoko etxegabetzeak salatzeko

uriola.eus 2024ko eka. 20a, 12:16

Argazkia: AZET Etxebizitza Sindikatua

AZET plataformak arratsaldeko 20:00etan egin du mobilizaziora dei.

AZET Etxebizitza Sindikatuak elkarretaratzera deia egin du gaur, 20:00etan, San Frantziskon La Caixak sei pertsona kaleratu dituela salatzeko. Plataformak San frantzisko Bilbon etxegabetze dituen auzoa dela azaldu du, baita “aldi berean, pisu turistiko gehien biltzen dituena” ere. Egoera salatzeko, San Frantziskoko 26an egingo da elkarretaratzea arratsaldean.