Euskal flokloreko pertsonaia ezagun eta maiteenetarikoak ditugu erraldoiak, kalejira alaietako eta herrietako jaien ohiko protagonistak. Bilbon toki berezia dute, nola ez, Aste Nagusiko ospakizunetan, eta merezi duten aitortza emateko ikusgai izango dira “Bilboko erraldoiak” erakusketan, Mariaren Bihotza plazako Aztarnategian gaurtik irailaren 8ra arte, 10:00etatik 14:00ra bitartean zabalik, uztailaren 25ean (ostirala), uztailaren 31an (asteazkena) eta abuztuaren 15ean (osteguna) izan ezik, jaiegunak direnez itxita egongo baita.
Bilboko uriko jaietan berrogei urte baino gehiagoz parte gartu duten pertsonaia famatu eta historikoen erakusketa uda garaian arrakasta handiena duen jardueretakoa izaten da; aurten 1980ko 10 erraldoi eta 1988ko 5 bikote bilduko ditu, haien artean 1980ko Don Terencio eta Zumalakarregi, baita urte bereko Olagizona eta Zigarrogina, Marinela eta Zamaketaria, eta Ingelesa eta Bilbotarra ere. Uztailean Pitxitxi eta Lina ere izango dira ikusgai.
Erakusketarako sarrerak Berreginen Museorako sarreren prezio bera dute eta San Frantzisko kaleko 14an edota Aztarnategian erosi ahal izango dira. Bestalde, erakusketaren sarrerarekin museoan sartzeko aukera, eta alderatziz ere izango da, 3 euroko prezioan (1,5€ taldeen kasuan), eta pentsiodunek, dibertsitate funtzionala dutenek, 12 urtetik beherakoek eta irakasleek doako sarrera izango dute.