Udaltzainak jende talde baten aurka oldartu dira San Frantziskon

uriola.eus 2024ko uzt. 3a, 14:15

Argazkia: Sortuk partekatutako bideoaren fotograma

Bilboko Sortu mugimenduko sare sozialetan Mariaren Bihotza plazako polizia jazarpenaren bideoa zabaldu du.

Bilboko Sorturen sare sozialetan partekatu duten bideoak Bilboko udaltzainen jarrera zalantzan jarri du beste behin. Bideoan udaltzain talde bat ikusten da San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazako jende talde bati segika eta jarraian ihesi ari zen kide bat jazarri eta geldiarazten dute.

Ikus bideoa hemen.