Bilborockek ”Bilborock, rocka baino askoz gehiago” film laburraren estreinaldia egingo du larunbatean eta Filmin plataforman ikusgarri egongo da hilaren 12tik Aurrera. Media Attack ekoiztetxearen filmak Bilborockek azken 25 urteetan Bilboko panorama kultural eta sozialean egindako ibilbidea laburbiltzen du, bertan kulturak uriaren eraldaketan izan duen garrantzia aztertuko da, Bilboko udal-ekipamenduaren garrantzia azpimarratzeko, gazteentzako kultura- eta musika-eeskaintza bultzatzeko funtsa baitu.
Film laburra ikus-entzunezko sektorean esperientzia handia daukaten Álvaro Fierro eta Diego Urruchi profesionalek zuzendu dute. Ekoizpen exekutiboa Paula Bañuelosek egin du, argazkigintza María Zabalarena da eta edizioa María Zabalak eta Gorka Agirregabiriak egin dute.
Larunbatean, hilak 6, 19:30etan izango da estreinaldia Bilborocken, eta sarrera doakoa izango da.