Azaroaren 11n eta 12an elkartrukerako, eztabaidarako eta eraikuntza kolektiborako gune bat sortuko dute, hainbat sektoretako erreferentziazko eragileekin, nutriziorako eta elikadurarako eskubideari buruzko eztabaida publikoa erabaki-guneetara zabaltzeko eta, oro har, gizarteratzeko.
Topaketan lurralde ezberdinetako gizarte eta nekazal erakundeek, gizarte eragileek eta instituzio ezberdinek hartuko dute parte. Era berean, kolektibo zaurgarrien ordezkariak ere bertan izango dira, eskubideen titular gisa; eta ordezkari politiko-instituzionalak, Elikadurarako Eskubidea bermatzeko betebeharren titular gisa.