Apirilak 5 larunbata - 19:00 Berreginen Museoa Iraupena: 50' Gazte eta helduentzat
LABURPENA GORPUTZA ESATEN DUDANEAN, ZER ULERTZEN DUT? ZEIN DA NIRE ESPERIENTZIA GORPUTZ OKERTU/TORCIDX GISA? ZER GATAZKA DITUT NIRE GORPUTZAREKIN? ZER DISIDENTZIA BIZI DITUT? ZER AUKERA DITU NIRE GORPUTZAK?
Hitzaldi hau gorputzen aurkako indarkeriaren inguruan bildutako materialek osatzen dute, indarkeria estetikotik eta irudiaren diktaduratik abiatuta. Hitzaldi bakoitza desberdina da; izan ere, eskuliburu batetik abiatzen da, gaian kokatzen laguntzen digun oinarri teoriko komun batean oinarriturik, baina gorputz bakoitzak bere kasa performatzen ditu bizipenak.
Konferentzian, gainera, antzezleek antzezpenaren aurreko aste bietan zehar biltzen dituzten materialak erabiltzen dira (testuak, audioak, objektu pertsonalak...). Beraz, esperientzia desberdina sortzen da eskuliburua praktikan jartzen den bakoitzean.