2025/11/04 10:00 - 13:30
FormakuntzaLan politika feminista eta denboraren kudeaketa formakuntza eskainiko dute azaroaren 4an 10:00etatik 13:30era Ekonopolon. Nola eraiki ditzakegu pertsonak zaindu eta denboran jasangarriak izango diren erakundeak?
Saio honetan hausnarketa eta praktikarako gunea irekiko dute, antolaketa, harreman eta lan egiteko moduak arduraz eta zaintzaz eraldatzeko gakoak partekatzeko.
π Eraikitzen ari den marko bat aurkeztea: politika laboral feministak ESSn, REAS Euskadi, Mugarik Gabe, Setem Hegohaizea eta beste hainbat erakunderen lan kolektiboaren emaitza.
π Intuizioak, esperientziak eta proposamenak partekatzea, norbere erakunde edo proiektuari baliagarriak izan dakizkiokeenak.
π Denboraren kudeaketarako tresna baten erabilera esperimentatzea: prezioa/ordua kalkulatzeko, jarduera nagusiak identifikatzeko eta lan duin baterantz orientatutako erabakiak hartzeko aukera emango duena.