La Muestra de Metal, Pop-Rock Aste Nagusia erakustaldiaren 38. edizioak bere karteleko 16 kontzertuen berri eman du. Guztira 16 talde igoko dira Bilborock Aretoko eszenatokira Bilboko Aste Nagusian, abuztuaren 16tik 23ra. Programazioa 8 kontzertu bikoitzek osatuko dute, estilo, genero eta soinu anitzetan inspiratutako talde eta artistekin.
Ostegun honetan, hilak 10, egindako aurkezpenean, Itziar Urtasun Berdintasun eta Jaietako zinegotziak programazio-taldearekin eta tokiko taldeekin batera, aurtengo edizioan parte hartuko duten artistak eta taldeei buruzko xehetasun guztiak eman ditu. La Muestrak beti izan du bereizgarri “irekitasuna eta genero-aniztasuna”, eta estilo ugariko eskaintza zabala egiten du: metal, punk, hard rock, folk, blues, soul, rap, pop-rock, eta abar.
Ohikoa den bezala, egunero bi kontzertu egingo dira: lehena 20:00etan hasiko da, eta hurrengoa ordubete geroago, 21:00etan. Sarrera librea izango da, lekua bete arte.
Abuztuaren 16an, Bilborock aretoaren atea ELEKTRIKA taldearen punk-rock alternatiboarekin eta JARDÍN INFIERNOren hard rockarekin irekiko da. Abuztuaren 17an (igandea) eta 18an (astelehena), euskara izango da protagonista oholtzan: lehenik LUR JOTA taldearen rockarekin eta ondoren DEIEDRAren folk rebeldearekin; eta gero, oholtza guztiz femeninoan egongo dira LOVA LOIS, rap, soul eta poesiaren nahasketa batekin, eta MAIALEN IBARRA bere pop-rock dotorearekin.
Jaiak abuztuaren 19an jarraituko du, FLOR Y TROL taldearen pop & troll eta THE DALTONICSen pub rockarekin. Abuztuaren 20an, Aste Nagusiaren erdia osatzeko, MERIDIAN taldeak bere rock alternatiboa eskainiko du, eta CLARA CORRAL & THE CUTE CANALLAS taldeak bere pop-rock "canalla". Jaiak ez dadin apaldu, abuztuaren 21ean beste saio bikoitz bat izango da: SAMOAH taldearen rock alternatiboa, eta REELER —VILLASOUND 2025eko irabazleak— pop-rocka.
Eta azken asteburuan, abuztuaren 22an, WITHREDD taldeak rock metal progresiboena eskainiko du, eta MS. MISSERYk rock metalaren zertzeladak emango ditu. Programak amaiera emango dio abuztuaren 23an, MALAMUTH taldearen alt rock metalarekin eta KERNHELL taldearen heavy metalarekin.
Edizio jendetsua
Aurtengo edizioa jendetsua izan da, zian ere, 85 talde eta artistak eman dute izena. Datuen arabera, izena eman duten taldeetatik %47,06 Bilbokoak izan dira, eta gainerako %52,94 Bizkaiko beste herri batzuetakoak. Izena eman duten talde guztien artean, 23k euskara erabiltzen dute adierazpen-hizkuntza gisa. Aurten La Muestran parte hartzeko aukeratu diren 16 taldetatik, bostek euskara erabiltzen dute beren letretan.