Plaza, koadrilen elkargune (1963)

prestaldizkaria 2012ko urt. 5a, 13:19

Deustu herria zen eta Bilboko auzo izateari muzin egin zion. Herriaren bihotzean nortasun propioa gordetzen zuen Deustuk, norbera izateko gogotsu zen, eta sentipen horrek badirau koadrilen izaerari esker. Argazkiak ikus liteke koadrila horietako bat.

Kide ugariko koadrilak ziren, kaleko bizitza eta giroa egungoa baino abertasagoak ziren seinale. Gogoko elkargunea zen Done Petri plaza, garai hartako Deusturen bihotza. Plaza barruan hainbat gune bereiz zitezkeen, horietako bat zen, jende multzoaren atzean soma daitekeen taberna, Ortuondoren taberna hain zuzen ere.

Testua: Txema Luzuriaga

Txema Luzuriagaren argazki gehiago ikusteko hemen