Zirkuituak 11. edizioari ekin dio

prestaldizkaria 2012ko ots. 21a, 11:22

Apirilaren 27ra arte, komedia, musikala, dantza garaikidea, maitasunari eta maitasun ezari buruzko istorioak, ideien antzerkia edo absurduaren antzerkia izango ditugu Bilboko auzoetan.

Programazio anitza izango da, formari eta gaiei zein programan parte hartzen duten ikus-entzuleei dagokienez. Funtzio guztiak arratsaldeko 19:30etan hasiko dira, eta sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte.

Programazioan azpimarragarria da Jon Urrazak eta Jon Zubiagak, martxoaren 14an, euskaraz aurkeztuko duten Morrison eta Gartzia ikuskizuna. Helduei zuzendutako umore ikuskizun horretan, bi pertsonaiek eguneroko arazoak eta egoerak landuko dituzte, barrearen eta ironiaren bitartez. Lan horrek euskarazko gidoirik hoberenaren Kafe Antzokia saria lortu zuen.

OTSAILAK 23: So in love (Miren De Miguel) Otxarkoagako udaltegian.

OTSAILAK 28: Sincronía (Tandem Teatro) Altamirako udaltegian.

OTSAILAK 29: Simone Müller (Verónica Fernández) Begoñako udaltegian.

MARTXOAK 6: Simone Müller (Verónica Fernández) Solokoetxeko institutuan.

MARTXOAK 14: Morrison eta Gartzia (Jon Urraza eta Jon Zubiaga) Begoñako udaltegian. Euskaraz.

MARTXOAK 15: La 52 (Plataforma Tirante) San Frantziskoko udaltegian.

MARTXOAK 21: La vie en 2 (Plataforma Tirante) Castañoseko udaltegian.

MARTXOAK 22: Imposición (Plataforma Tirante) Otxarkoagako udaltegian. Dantza.

MARTXOAK 23: So in love (Miren De Miguel) Abando-Barrainkuako udaltegian.

MARTXOAK 29: Se puede (Mamma Crea) Errekaldeko udaltegian.

MARTXOAK 30: Parcela 85 (Mamma Crea) Zurbaranbarri ikastetxe publikoan.

APIRILAK 18: Soy tan feliz que apenas puedo respirar (Katastrofen) Begoñako udaltegian.

APIRILAK 19: De 16… a 18h (Totum) Basurtu-Zankoetako udaltegian.

APIRILAK 20: Exit”(Liadas en escena) Abando-Barrainkuako udaltegian.

APIRILAK 26: Pequeñas paradas (Bueltaka Taldea) Otxarkoagako udaltegian. Dantza.

APIRILAK 27: DespreOKUPAdas (Totum) Errekaldeko udaltegian.

Informazio gehiago: www.bilbao.net eta www.bad-bilbao.com