mai 20
Deustuko Erriberako auzotarrak irlako diskotekaren itxiera eta lizentzia kentzea eskatzeko kontzentratu dira. Bestalde Errekaldeko auzotarrak auzoko autopista behingoz ken dezaten eskatzeko manifestatu dira.
mai 13 Errekalde
Hezkuntza Sailak zentroan batxilergo eskaintza murrizteko asmoaren berri izan ondotik, negoziatzen eta mobilizazioetan aritu da insitutuko hezkuntza komunitatea. Bada, asteon jakinarazi diete adar Zientifiko-Teknologikoa eta Gizarte Zientzietakoa mantenduko dituztela, eta oraingoz ez dutela ezarriko horien partez Batxilergo Orokorra, Unibertsitaterako sarbidea ahalbidetzen ez duena. Aurrera begira, dena den, kalitatezko eskaintza publikoaren alde antolatzen jarraitzeko asmoa adierazi dute.
2020 mar 05 Errekalde