Artearen festa izango da asteburuan Errekalde Hazi ekimenarekin

Erabiltzailearen aurpegia Bilbo Hiria Irratia 2022ko mai. 12a, 16:00

Maiatzaren 13-14-15ean ERREKALDE HAZI ospatuko da, artearekiko eta kulturarekiko interesak batzen dituen errekaldeko elkarte, kolektibo eta norbanakoen jakinduria eta artearen jaia. Errekalde HAZI auzoko  elkarte-errealitate sendoa eta kultura-aniztasuna kontuan hartuta, gure arte- eta bizitza-adierazpen guztiak aterako ditugu kalera, elkarlanean . Aluzeta zentro komunitarioaren ekimena da (Gazteleku Elkartearen proiektua), gure kultura komunitarioa bultzatu eta ikusarazi nahi duena eta gure auzoan dagoen giro solidario eta parte-hartzailea erakutsi nahi duena.