Zirkualde jaialdiaren 15. urteurrena ospatuko da hilaren 18tik 21era

uriola.eus 2024ko ira. 9a, 13:00

Argazkia: Bilbao.eus

EAEko zirku-arteetan espezializatutako jaialdi bakarra Errekalde plazatik Ametzola parkera eramango da aurten.

Zirku-arteetan espezializatutako Zirkualde jaialdiak 15. urteurrena ospatuko du hilaren 18tik 25era aurten. EAEn bakarra den jaialdiak adin guztietako ikusleentzako lanak erakutsiko ditu, zirku diziplina desberdinak uztartzen dituen zirku garaikidearen barne sailkatu ahalko direnak. Aurten zortzi kale arte konpainiek hartuko dute parte, jaialdiaren eszenatoki desberdinetan. Urteetan zehar antzerkiak Errekalde plazan aurkeztu badira ere, plazaren estalkiaren lanen eraginez Ametzola parkera lekualdatuko da aurten jaialdia, eta Errekaldeko polikiroldegiak eta Campos Eliseos antzokiak ere zenbait obra eskainiko dituzte.

PROGRAMAZIOA

ERREKALDEKO KIROLDEGIAN

Hilak 18, asteazkena 18:30etan Dantza Bertikal erakustaldia egingo da, II. Dantza Bertikal Topaketari itxiera emateko publikoari ateak zabalduko dizkio erakustaldiak.

CAMPOS ELISEOS ANTZOKIAN

Hilak 19, osteguna 20:00etan Impulsos Konpainiak “Lenguajes” lana aurkeztuko du, zeinaren protagonistak errealitate bera zalantzan jarriko duen ispilu jolasen bidez.

AMETZOLA PARKEAN

Hilak 19, osteguna

18:ooetan La Fem Fatal konpainiak, Asvin Lópezen bakarkako lehen lana “AsKe” aurkeztuko du, jokoaren bidez bizitza eta eraldaketari buruz hitz egiten duen antzerki goxo eta dibertigarria.

18:45etan Nicanor de Elia konpainiak “Copyleft” lana aurkeztuko du. Kirolari itxuradun bost malabarista antzeztoki batean agertuko dira eta beroketak egingo dituzte publikoaren aurrean, umorea, absurdua eta koreografia landuak uztartuta.

Hilak 20, ostirala

18:00etan, Un Loup Pour L’Homme konpainiaren “Passing swiftly”. Musika airean, bi emakumek dantzalekua hartzen dute; elkarri begiratzen diote, urreratu, elkar besarkatu, airean gora egin, bira, elkarren rolak etengabe aldatuz; zirkutik dantzara, isiltasunetik musikara, ikuskizunetik bizitzara.

18:45etan Collectif Primavezen “Laisse-Moi”. Dantzalekuan jendartean dantzan, bi ezezagunek bat egiten dute gertu egotearen zailtasunaz, ezusteko topaketetaz mintzo den maitasun istorio batean.

19:45etan Los Putos Makinasen “Tutti Frutti” umorez eta sorpresaz lepo datorren lana, non elementu komikoak erabiliko dituzten ezusteko egoera absurdu eta dramatikoak sortzeko.

Hilak 21, larunbata

18:30etan, Un Loup Pour L’Homme konpainiaren “Passing swiftly”. Musika airean, bi emakumek dantzalekua hartzen dute; elkarri begiratzen diote, urreratu, elkar besarkatu, airean gora egin, bira, elkarren rolak etengabe aldatuz; zirkutik dantzara, isiltasunetik musikara, ikuskizunetik bizitzara.

19:15etan, Vaivén Circo Konpainiaren “Anónima”, ikusi eta entzuten ez diren haien bizitzari, sufritzen duten bizitza desnaturalizatuari eta gizarte deshumanitzaileari buruzko gogoeta, zirkuaren hizkuntzaren bidez azaldua.

20:15etan, La Banda Teatro-Circo konpainiak “Yûgen” lana aurkeztuko du, zeinak hiru arimen bidea azaltzen duen, egungo gizartearen hormak hautsi eta haien muina aurkitzeko bidaian; 360 graduko zirkuluan, bizitzaren zirkuluaren pare, non publikoa ikusle eta protagonista izango den aldi berean.