Bilboko antimilitarista taldea, KEM-MOC, Militarra ez balitz…eta bai militarra ez balitz dioen oihal handi batekin atearen blokeatu eta kuartelaren ordezko erabilerarako auzotarren proposamenak jasotzeko postontzi bat jarri zuten pasa den larunbatean, ekainak 21, Juan de Garay kalean, Irala auzoaren bihotzean dagoen kuartel militarraren sarreran
Ekintza ezbiolento honen bidez, egungo espazioaren erabileraren —auzoari itxita dagoen instalazio militarra— eta komunitatearen premiazko beharren arteko kontrastea ikusarazi nahi izan zuten: hezkuntza-ekipamenduak, berdeguneak, eguneko zentroak, liburutegiak edo inguruan bizi diren bizilagunen egunerokoa eralda lezaketen kultura-guneak. Espazio honek logika militarrari lotuta egoteari utzi eta guztion onerako balio dezan eskatu dute.
Kuartel hau engranajearen zati bat da, eta taldeak salatu du une honetan mundu osoan 50 gerra baino gehiago martxan egotea ahalbidetzen duela, eta gogorarazi dute gerra “hemen” hasten dela. “Irala auzoaren bihotzetik 6500 m²-ko zati bat lapurtzen diguten lau horma horien atzean”. Talde antimilitaristak dio milaka kilometrotara gertatzen diren gerra horiek, euren etxe-atarietatik urrats batzuetara baino ez dituzten harresi horien atzean planifikatzen direla.
Espazioa komunitatearentzat
Herri-proposamenak gizarte-eztabaidaren aurrean jarri behar direla azpimarratu du “Bota Kuartela” taldeak, eta Iralak gune hori auzokideek erabakitzen dutenerako berreskuratzea nahi dute, beraiek baitira bertan bizi direnak eta auzoari eta hiriari zer komeni zaion ondoen dakitenak.