Aste honetan hasiko ditu Bilboko Udalak Errekalde plazaren estalkia eraikitzeko lanak. Eszenatoki aurreko espazio osoa estaliko duen isuri biko estalkia eraikiko da, zeinaren hegala eszenatokiaren eta hormigoizko pergolaren gainetik luzatuko den, plazan ekintza eta jarduerarik egiteko euriaren eragozpenik egon ez dadin.
Tarteko zutaberik gabeko estalkia eraikiko da, %10eko zeharkako malda eta %8ko luzeerakoa izango dituena, 940 metro koadroko azalera izango du guztira. Estalkiaren barruan, plaza argiztatzeko hamalau led proiektagailu jarriko dira, eta eszenatokira iristeko ibilbidea eraikiko da, %8ko tik beherako malda izango duena.