Azaroaren 19tik aurrera, adinekoentzat antolatutako dantzaldiak ez dira jada La Casillako kioskoan antolatuko. Beraz, aire zabaleko aurtengo azken dantza-saioa igande honetan egingo da, azaroak 12. Edozelan ere, saioek ohiko ordutegia mantenduko dute, hileko igande guztietan antolatuko dira, 18:00etatik 21:00etara.
Udalak adierazi duenez, eguraldi txarra saiezteaz batera, hiriko adinekoen bizi-kalitatea hobetu nahi du, haien soziabilitatea eta aisialdiari lotutako bizimodu aktibo eta osasungarria sustatuz. Beti bezala, sarrera libre eta doakoa izango da.