Hil egin da lan istripu baten ondorioz larriki zauritu zen Errekaldeko langilea. Reformas Maver enpresarentzat eraikuntza lanetan zebilela, 4 metroko altueratik erori eta ospitalera eraman zuten egoera larrian. 2023an 45 pertsona hil dira lan istripuen ondorioz Euskal Herrian; LAB sindikatuak egin duen jakinarazpen batean salatu du “era zorrotzean araututa dauden prozesu arriskutsuenetan ere, ez da betetzen prebentzio-araudia, patronalak hortarako nahikoa baliabiderik eskaintzen ez dituelako”. Sindikatuak azaldu du baita ere bihotzeko gaitzen eraginez hildako langileen kasuak ugaritzen ari direla azken urteetan, lan-karga eta stres handiko lanpostuetan geroz eta ohikoagoak direla plazaratuz “pasa den urtean heriotzen %33a izan ziren bihotzeko gaitzen eraginez”.
Bilboko Kontseilu Sozialistak igandean kontzentraziora dei egin du, Errekaldeko langilearen heriotza salatu eta familiari zein gertukoei elkartasuna adierazteko. 13:00etan izango da elkarretaatzea Errekaldeko plazan.