XIV. Zirkualdek Bilboko Errekalde zirkuko arteei eskainitako agertoki handi bihurtuko dau

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie 2023ko ira. 12a, 18:44
Argazkia: Bilboko Udala

Zirkualde, Euskadiko zirku-arteetan espezializautako jaialdi bakarra da.

Aurten, bost konpainiak, horreetako hiru euskaldunak, antzeztuko dabe Errekaldeko Plazan irailaren 21etik 23ra bitartean.

Bilboko Udalak atonduta, proposamen guztiak doakoak eta publiko guztiarentzat izango dira.

Aurten, jaialdiaren barruan, Dantza Bertikalaren I. Topaketea egingo da, jantza bertikalaren eta arnes lanaren profesional eta erdi-profesionalentzat zuzenduta, La Glo Zirko eta Dantza Konpainiagaz alkarlanean atonduta.

Irailaren 21etik 23ra, Jaialdi honen XIV. edizinoak, Euskadin zirkuko arteei eskainitako jaialdi bakarrak, Errekaldeko Plazea agertoki nagusi bihurtuko dau publiko guztientzako akrobazia, trapezio, masta txinatar, malabarak, orekakeria eta umorezko ikuskizunen proposamenak konpartiduko dituen konpainiakaz. Errekaldeko Plazara hurreratzen danak, bost konpainia honeen proposamenez gozau ahal izango dau: Euskal Herriko hiru (La Fem Fatal, La Trapecionista KIA eta Malas Compañías Zirko Taldea); Kataluniako bat (Circ Pistolet); eta Aragoiko bat (Cía D’Click).

Eguenean, 21ean, La Fem Fatal eta bere ekitaldiaz, AsKe (20:00 etan) gozau ahal izango da.

Irailaren 22an, barikuan, La Trapecionista KIA Errekaldera helduko da, bere Artxipielago ikuskizuna eskaintzeko (18:00etan), baita Circ Pistolet Quizás no hay final ekitaldiagaz (19:00retan).

Jaialdiaren amaierea zapatuan, hilaren 23an izango da eta ikuskizun bi aurreikusi ditue: Zirkus, Malas Compañías Zirko Taldearena (18:00etan) eta Latas, Cía D’Clickerena (19:00retan).

Hemengo eta kanpoko beste herrialde batzuetako 30 profesionalek baino gehiagok emon dabe izena topaketarako.

El Fango Kiroldegian izena emoten dabenentzako tailer praktikoez gan, hurrengo jarduerak be izango ditue:

Hiru berbaldi izango ditue Errekaldeko Udaltegian: 19an, 16:00retan, 16 años de trayectoria hitzaldia Compañía Delrevés-en eskutik; 20an, 16:00etan, Redes: mapeo de los proyectos de danza vertical europeos izenekoa, Compañía La Glo Zirko Dantzagaz: Gloria Peón eta Pere Vilarrublagaz. Hirugarrena hilaren 21ean izango da, 16:00retan, Zintzikil Riggingek emongo dauen Rigging, espacio seguro para la danza vertical: legislaciones y seguros izenburupean.

Horrezaz gan, 21ean, 19:00retan, El Fango Kiroldegian La Glo Zirko Dantzaren Ensueño (12 minutu) eta Compagine Rêverie Danse Verticaleren Moondance (15 minutu) ikuskizunez gozetakoko aukerea egongo da.