EH Bilduk eta PPk Errekaldeko biaduktua eraitsi eta horretarako beharrezkoa den saihesbidea eraikitzeari buruz aurkeztutako mozioen ondorioz izan da. Auzotarrek mobilizazioen bidez egindako eskakizunen atzetik etorri da. Berandu etorri da, beranduegi, urte askotako atzerapenarekin. Besterik Gabe, duela asko egin behar zuten hori geroratu dute. Denbora horretan zehar istripuak egon dira biaduktuan, kutsadura eta zaratak egon dira eta auzokideen bizi-kalitatea kaltetu da.
Orain batzuek dominak jarriko dizkiote beren buruari, borondate politikoa dutela esango digute… orain??!! Esango digute badituzela printzipioak, baina ez ote dira hauteskundeei lotutako printzipioak izango…?
9 urte eta erdi izango direla diote… urte anitzeko zuzkidura ekonomikoak egingo dituztela… Horrenbeste denbora igaro ostean, ez dira ez eperik ez diru-zenbatekorik zehazteko gai. Ez dira beren borondatea zehazteko gai. Benetako borondaterik badago, epeak betez eta hroiek laburtzen saiatuz erakutsi beharko dute, zuzkidurak ezarrita urte oparoetan zein krisi ureeetan, 2023ko hauteskundeen aurretik eta horiek igaro ostean.
Argi dago hau dena auzoak egindako esfortzuaren emaitza dela. Halakorik ezean, ezertxo ere ez litzateke mugituko. Horrelako uneetan ikusten da herritarren presioak azkenean fruituak ematen dituela. Berandu datozenak eta edukiz eskasak, bai, baina bizilagunei esker egindako aurrerapausua da, azken finean. Urteetan zehar oposizioko alderdiek emandako babesa ere lagungarri izan da. Hori dela eta, ez diezagutela GURE DOMINA kendu haien paparrean jartzeko, eta ken diezagutela BEREN autopista. Hasi da atzera-kontaketa, eta adi egongo gara.
Autopista Errekaldetik Kanpora!