Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak auzoetako osasun zentroetan kontzentrazioak egitearen deia zabaldu du. Elkarretaratzen hauen helburua, erabiltzaile kolektiboen eta erakundeen artean parte hartzeko formula egonkorrak eskatzea, kudeaketan gardentasunez jokatzea eta osasun-laguntza publikoaren defizita salatzea izango da.
Horrekin batera, udalekiko herritarren gaitzustea azpimarratu du Federazioak: “Hautesontziek hitz egin dute eta argi geratu da abstentzioak irabazi duela. Herritarrek, beren gaitzuste politikoa erakusteaz gain, erakundeek beren eskaerak ez betetzeagatik nekatuta daudela ere utzi dute”. Era berean, osasunaren inguruan konponbideak lau urtean behin bozkatzeak “balio ez digula” adierazi du.
Horrenbestez, Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak auzoetako osasun-zentroetan elkarretaratze deia zabaldu du ekainaren 15erako, 19:00etan; hain zuzen ere, Abusu, Alde Zaharra, Deustu, Irala, Otxarkoaga, Uribarri eta Zorrotzako osasun zentroetan.
Seguimos apoyando la lucha de los Barrios por una Sanidad Pública, Universal y de Calidad.
— Iralabarri Auzo Elkartea (@IralabarriAuzoa) June 7, 2023
Ez Lehen Mailako Arreta eraistean!!!
Osasun-Zentroetako kontzentrazioak:
📆15 Junio
👉Iralabarri ⏰12:00h.
👉Rekaldeberri⏰19:00h.#IralabarriAuzoElkartea @HegoaldeBizirik pic.twitter.com/XnOmvWzYv6